Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Huhezinema jaialdiko BBC sailera filmak aurkezteko epea zabalik

Dokumentuaren akzioak

Huhezinema jaialdiko BBC sailera filmak aurkezteko epea zabalik

2016/02/18 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen bederatzigarren Euskal Film Laburren Jaialdiaren Basque Culinary sailera lanak aurkezteko epea luzatu dute.

Huhezinema jaialdiko Basque Culinary Sailera lanak aurkezteko epea otsailaren 25era arte luzatu dute. Antolatzaileen hitzetan, "orain arte lan gutxi jaso ditugu eta jendeari beste aukera bat eman nahi izan diogu, sari potoloa baitako jokoan. Ez da nolanahiko saria, Basque Culinary sariarekin 600 euro eta ikusleen sariarekin 150 euro irabaz baititzakezu zure lanarekin!".

Hortaz, ikus-entzunezko lanak sortzen baldin badituzu eta sari eder bat lortzeko aukera galdu nahi ez baduzu, hona hemen jaialdiaren oinarriak.

Basque Culinary Center Saila gai gastronomikoa lantzen duen arloa da, hain zuzen, martxoaren 16, 17 eta 18an ospatuko den Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren barnean; izan ere, Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, hirugarrenĀ aldiz gastronomiak bere tartea izango baitu jaialdian.