Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian HUHEZIko natibo digitalak ikertzen dabil "Digitalaia"
Erabiltzailearen akzioak

HUHEZIko natibo digitalak ikertzen dabil "Digitalaia"

2009/10/22 - Unibertsitatea.net

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean Digitalaia behatokia sortu da. Ikerketa talde honen helburua da gizarteko hainbat alorretan teknologia digitalak duen eragina aztertzea. Hain zuzen, unibertsitate aurreko irakaskuntzan, unibertsitate irakaskuntzan, hedabideetan, euskaran eta kooperatibetan.

Ikerketa HUHEZIn bertan hasi dute eta fakultateko ikasle eta irakasleek teknologia berriekin duten harreman aztertu nahi da. Horretarako galdetegi bat landu dute Melbourneko Unibertsitatearekin batera, izan ere Australiako unibertsitateak Educating the Net Generation proiektua du abian.

Galdetegiarekin hobeto ulertu nahi dira natibo digitalen esperientziak eta nahiak teknologia berriei dagokienean. Emaitzak partekatu egingo dituzte unibertsitateek.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari