Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasleen euskara maila hobetzeko protokoloa onartu du HUHEZIK
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen euskara maila hobetzeko protokoloa onartu du HUHEZIK

2007/05/31 - Unibertsitatea.net
Hizkuntza hobetzeko protokoloa datorren ikasturtean jarriko da abian eta plangintza hasi behar duten ikasleek konpromiso hitzarmen bat sinatu beharko dute.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) ikasle batzuen euskara maila hobetzea beharrezkoa zela eta hizkuntza hobetzeko protokoloa onartu du. Protokoloa, datorren ikasturtean martxan jarriko den arren maiatzean eta ekainean lehenengo frogak egingo dizkiete eskatu duten ikasleei.

Hizkuntzen Departamentuak probak diseinatu, pasatu, plangintza egin eta egoera horretan dauden ikasleen jarraipena egiteko arduradun bat izendatuko du.

Protokoloa hauxe izango da: Ikaslea elkarrizketatu egingo da, emaitzak aztertu egingo dira eta ikaslea aholkatu egingo da beharrezkoa den kasuetan plangintza martxan jarriz. Plangintza behar duen ikasleak konpromiso hitzarmen bat sinatu beharko du. Bertan agertuko da zein epetan beteko dituen ezarritako helburuak. Arduradunak ikaslearen jarraipena egingo du berarekin bilduz eta ikaslearen euskara irakaslearekin ere bilduko da.

Ikasketen arabera maila bat eskatuko zaie ikasleei:
  • Irakasle ikasketak. Hizkuntzen Portfolio Europarrean C1 mailarako ezartzen direnak. EGAren parekoa.
  • Ikus-entzunezko Komunikazioa. Hizkuntzen Portfolio Europarrean C2 mailarako ezartzen direnak. 4. hizkuntza eskakizunaren parekoa.
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari