Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian HUHEZI fakultatea ETEN erakundeko kide izango da

Dokumentuaren akzioak

HUHEZI fakultatea ETEN erakundeko kide izango da

2006/12/11 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitate Zientzien Fakultatea (HUHEZI), ETEN europar sarean (European Teacher Education Network) izango da urtarriletik aurrera.

Joan zen astean jakinarazi zitzaion Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitate Zientzien Fakultateari (HUHEZI), ETEN europar sarean onartua izan dela.

ETEN sarea 1988an sortu zen Danimarkan, eta bere helburu nagusienen artean du ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana sustatzea. Erakundean, mundu mailako hezkuntzan espezializatutako 52 unibertsitate eta erakundek parte hartzen dute. Sareko kide dira Belgika, Danimarka, Ingalaterra, Faroe Uharteak, Finlandia, Israel, Lituania, Mazedonia, Holanda, Norvegia, Portugal, Suedia eta AEB.

Urtarriletik aurrera, Mondragon Unibertsitatea ere bertako partaide izango da.