Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hiru dimentsioak soinu bihurtzen dituen betaurrekoak itsuentzat

Dokumentuaren akzioak

Hiru dimentsioak soinu bihurtzen dituen betaurrekoak itsuentzat

2013/03/26 - Unibertsitatea.net
Ekolokalizazioan oinarritutako teknologia dute betaurrekoek eta itsuari aurrean duena identifikatzen laguntzeko tresna izan nahi dute. Betaurrekoak 2013 amaieran merkatuan izatea da asmoa.

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko (UPV) Grupo EYE2021 taldeak hiru dimentsioak soinu bilakatzen dituen betaurrekoak sortzen ari da.

Ekolokalizazioan oinarritutako teknologia dute eta irudi tridimentsioanalak soinuetan bilakatzen dituzte itsuei aurrean duten hori ulertzen lagunduz.

Betaurrekoek kamera txiki bat dute txertatuta eta honek itsuek aurrean dutena erregistratzen du gero soinuetan bihurtzeko. 6-8 ordu inguruko autonomia izango dute eta soinuak erabiltzaileari aurikularren bitartez iritsiko zaizkio.

Ikerlariek jakinarazi dute betaurrekoek ez dutela itsuen makila ordezkatuko baina honen osagarria izan daitezkeela. Beraien asmoa betaurrekoak urte amaieran merkaturatzea da.