Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduko graduondoko 10 ikasleren proiektuak aurkeztuko dira uztailean UEUn, Eibarren
Erabiltzailearen akzioak

Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduko graduondoko 10 ikasleren proiektuak aurkeztuko dira uztailean UEUn, Eibarren

2014/07/09 - Unibertsitatea.net
UEUk UPV/EHUn sustatzen duen graduondokoa da eta uztailaren 15 eta 16an 2013/2014 ikasturteko ikasleen ikasketa amaierako proiektuak eta defentsak aurkeztuko dira.

UEUk UPV/EHUn sustatzen duen Hondakinen kudeaketa eta Tratamendua graduondoko ikasleen ikasketa amaierako proiektuak eta defentsak Eibarren aurkeztuko dira uztailaren 15 eta 16an.

2013/2014 ikasturteko ikasleen lanak dira aurkeztuko direnak eta UEUk antolatutako Hondakinen kudeaketa eta tratamendua: Konposta mintegiaren baitan kokatzen dira.

Hauek dira aurkeztuko diren proiektuak:

  • Hondakin bihurtzen dugun janari kopurua murrizteko estrategia batzuk. Maitane Igartua Lopez.
  • Elgetan %70-80ko sailkapena lotu elgetarrekin batera. Oxel Erostarbe Tubilla.
  • Lasarte-Oriako gune berdeetako hondakinak murrizteko proposamena. Garazi Fernandino Bueno.
  • Marko Juridikoaren azterketa Larrabetzuko esperientzian I. Naia Pagoaga Arizaga.
  • Neumatikoen kudeaketa eta tratamenduak. Gontzal Bermejo San Jose.
  • Marko Juridikoaren azterketa Larrabetzuko esperientzian II. Itziar Biguri Ugarte.
  • Ospitalean sorturiko hondakinak. Alberto Gordoa.
  • Soraluzen 5. edukiontziak ematen dituen emaizak. Nekane Jauregi Manzano.
  • Otxandio herriko hiri hondakinak... iparrorratz duen proiektua. Kepa Gonzalez de Audicana Bengoetxea.
  • Ibaetako campuean jantokietako organikoa. Esperientzia pilotoa. Beñat Jauregi Artola.

 

Aurkezpenak UEUren Ikastetxe Nagusian egingo dira, Markeskoa Jauregian, Eibarren.

Mintegiaren gaineko informazio zehatza jasoko duzu Hondakinen kudeaketa eta tratamendua: konposta gunean.

(Iturria: UPV/EHU)

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari