Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XI. Biltzarra antolatu du Nafarroako Unibertsitateak
Erabiltzailearen akzioak

Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XI. Biltzarra antolatu du Nafarroako Unibertsitateak

2014/05/20 - Unibertsitatea.net
Biltzarra bihar hasiko da eta munduko 400 hizkuntzalarik parte hartuko dute. Besteak beste, teknologia eta hizkuntzalaritza, umeen hizkuntza, umorea eta hizkuntzalaritza esperimentala bezalako gaiak landuko dituzte.

Nafarroako Unibertsitateak antolatutako Hizkuntzalaritza Orokorraren Nazioarteko XI. Biltzarrak 400 hizkuntzalaritik gora hartuko ditu bihartik aurrera.

Biltzarra maiatzaren 21etik 23ra bitartean ospatuko da eta besteak beste landuko dituzten gaiak izango dira teknologia eta hizkuntzalaritza, umeen hizkuntza, umorea edo hizkuntzalaritza esperimentala.

Biltzarrean Estandarizazio esperientziak: arazoak eta konponbideak (galiziera, espainiera, euskara eta katalana) mahai-ingurua ere antolatu dute eta bertan parte hartuko dutenak izango dira Maria Josep Cuenca (Ikasketa Katalanen Institutua eta Valentziako Unibertsitatea), Francisco Fernández Rei (Akademia Galegoa eta Santiago de Compostelako Unibertsitatea), Salvador Gutiérrez Ordóñez (RAE) eta Patxi Salaberri (Euskaltzaindia eta UPNA/NUP).

Biltzarraren gaineko informazio guztia Hizkuntzalaritza Orokorraren XI. Nazioarteko Biltzarra gunean duzu.

(Iturria: Nafarroako Unibertsitatea).

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari