Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa Baionan UEUren eskutik
Erabiltzailearen akzioak

Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa Baionan UEUren eskutik

2017/03/02 - unibertsitatea.net
Hizkuntza aztergai duten proiektuak edota tesi-lanak jendaurrean plazaratzeko gune izan nahi du jardunaldiak. Komunikazioak bidaltzeko azken eguna apirilaren 30ean izango da.
Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa Baionan UEUren eskutik

Lehenengo topaketa Markeskoan

Uztailaren 4an Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri? antolatuko du UEUko Hizkuntzalaritza sailak Baionan. Lehenengo topaketaren harira antolatu dute hirugarren hau. Hain zuzen ere, hizkuntza aztergai duten proiektuak edota tesi-lanak —abian direnak zein amaitu berriak— jendaurrean plazaratzeko gune bat izan nahi du jardunaldiak.

"Hizkuntza ikergai dugunok heterogeneoak gara formazioz eta asko ditugu lan- eta ikerketa-eremuak ere" diote hizkuntzalaritza sailekoak. "Hizkuntza Zientziek askotariko alorrak biltzen dituzte, hizkuntza ikuspuntu askotatik, eta helburu teoriko edota aplikatuekin aztertzen dutenak: hizkuntzalaritza orokorra, filologia, soziolinguistika, neurolinguistika, hizkuntzalaritza konputazionala, lexikografia, terminologia, itzulpengintza, glotodidaktika… Bada, arlo horietako guztietako ikertzaileak biltzea da topaketa honen helburua".

Komunikazioak bidaltzeko epea irekita dago dagoeneko eta apirilaren 30era arte izango da horretarako aukera. Ekarpenak hizkuntzalaritza@ueu.org e-posta helbidera bidali behar dira honako informazioarekin:

  • Komunikazioaren izenburua
  • Egileen izen-deiturak
  • Harremanetarako posta elektronikoa
  • Komunikazioaren laburpena, orrialde batekoa (erreferentziak kontuan izan gabe)

Ekarpenen kopuruak eta kalitateak hala ahalbidetuz gero, liburu batean biltzeko aukera aurreikusten da, Hizkuntzalari Euskaldun I. Topaketan egin zen bezala.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari