Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntzak inguruko ezaugarrietara moldatzen omen dira

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntzak inguruko ezaugarrietara moldatzen omen dira

2015/11/18 - Unibertsitatea.net
Seiehun hizkuntzatik gora eta haien jatorrizko ingurunearen ezaugarriak aztertuta, hizkuntzen soinua ingurunearen araberakoa ere badela ondorioztatu da.
Hizkuntzak inguruko ezaugarrietara moldatzen omen dira

Elhuyar Aldizkaritik hartua

Kaliforniako Unibertsitateko eta Frantziako Hizkuntzen Dinamika Ikertzeko Laborategiko Ikertzaileek, mundu osoko 633 hizkuntza eta horien jatorrizko lekuen soinuak aztertu dituzte. Ingelesa, mandarin txinera eta gaztelania ikerketatik kanpo utzi dituzte, sortu ziren eremu geografikotik kanpo ere hedatuta daudela eta.

Ikertzerako orduan, lekuen eta hizkuntzen ezaugarrien artean erlazioa dagoela ikusi dute, esate baterako, baso tropikaletan, maiztasun txikiko soinuak eta kontsonante gutxiko hitzak erabiltzen dituzte, ostera, leku hotz, lehor eta menditsuetan kontsonante asko erabiltzen diren hizkuntzak eratzen dira. Ikertzaileek soinuek lekuaren arabera hedatzeko duten erraztasun edo zailtasunarekin erlazionatuta dagoela uste dute.

Hala ere, ez da ingurugiroak hizkuntzaren soinuan eragiten duela ondorioztatzen duen lehen ikerketa, hizkuntzaren eta klimaren arteko erlazioari buruzko ikerketa bat argitaratu baitzen urte hasieran PNAS aldizkarian.

Irakurri artikulu osoa hemen: Hizkuntzak ingurunearen ezaugarrietara moldatzen direla iradoki dute.