Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Hizkuntza gutxituak administrazio publikoan" jardunaldia Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

"Hizkuntza gutxituak administrazio publikoan" jardunaldia Gasteizen

2009/10/23 - Unibertsitatea.net

Datorren astean, urriaren 28an eta 29an, jardunaldiak antolatu ditu Eusko Legebiltzarrak Gasteizen: Hizkuntza gutxituak administrazio publikoan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen.

Bertan hizkuntza gutxituak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izateko eman diren eta ematen ari diren esperientziak jaso nahi dira. Hain zuzen lan-munduan edo administrazio-munduan egin diren urratsak ezagutzea.

Egitaraua eta izena emateko aukera  PDF honetan aurkituko duzu.