Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikula librea egiteko epea zabalik: otsailak 10 (00:00) - martxoak 1 (15:00)

Dokumentuaren akzioak

Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikula librea egiteko epea zabalik: otsailak 10 (00:00) - martxoak 1 (15:00)

2012/02/09 - Unibertsitatea.net
2012. urtean EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialek araubide librean matrikulatutako ikasleentzako probak egingo dituzte, HEOn irakasten diren hizkuntza guztietan.

Matrikula egiteko baldintzak:

  • Adina: 16 urte beteta izatea 2012an

  • 2011-2012 ikasturtean hizkuntza ofizial bati dagokion araubide ofizialean matrikulatutako pertsonek ezin dute matrikularik egin araubide librean hizkuntza bereko ezein mailatan

  • Espainiar nazionalitatea duten pertsonak ez dira onartzen Espainiera atzerriko hizkuntzari dagozkion proba libreetan

  • Prezioa orokorra: 34,34€

 

Maila hauetako azterketak egiteko matrikulatu ahalko da:

  • Oinarrizko Maila (A2)

  • Tarteko Maila (B1)

  • Maila Aurreratua (B2)

  • Gaitasun Mailako Ziurtagiria (C1): Euskaran ezin da libretik egin, horretarako baita EGA azterketa

 

Egutegia:

  • Matrikula egiteko epea: otsailak 10-martxoak 1

  • Matrikula eta ordainketa formalizatzeko epea: martxoak 1 (15:00)

  • Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak: martxoak 12

  • Behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak jartzeko epearen azkeneko eguna: martxoak 20

  • Onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak: martxoak 28

 

Hizkuntzei eta eskolei buruzko informazioa osoa: Euskal Autonomia Erkideko Hizkuntza Eskola Ofizialak

 

Prozedurari buruzko informazioa eta matrikula: Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Saila