Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hizkuntza arau unibertsalen arabera antolatzen da garunean
Erabiltzailearen akzioak

Hizkuntza arau unibertsalen arabera antolatzen da garunean

2015/12/03 - Unibertsitatea.net
Ikerketa baten arabera, idatzizko zein ahozko hizkuntza ulertzean garuneko gune berberak erabiltzen dira hizkuntza guztietan.
Hizkuntza arau unibertsalen arabera antolatzen da garunean

Elhuyar Aldizkaritik

Txinera, herbeera, ingelesa eta gaztelania hitz egiten duten pertsonen garunak aztertu dituzte ikertzaile talde batek, eta idatzizko zein ahozko hizkuntza ulertzean garuneko gune berdinak erabiltzen dituztela frogatu dute. Nazioarteko ikerketa bat izan da, tartean BCBL-ko (Basque Center on Cognition, Brain and Language) Kepa Paz-Alonso egon da.

Ikertzaileek esandakoaren arabera, elkarren artean oso ezberdinak dira aztertutako lau hizkuntzak: ingelesa eta herbeera ez dira idazten diren modura irakurtzen, gaztelania bai, eta txinerak, aldiz, alfabeto logografoa du, hau da, ikur bakoitzak hitz bat adierazten du. Hala ere, garunak neurona-zirkuito berberak erabiltzen ditu lau hizkuntzak ulertzeko.

Gainera, idatzizko eta ahozko esaldiekin gertatzen da arau unibertsal hori, hori ere nabarmendu dute ikertzaileek, garunean eragin bera baitute, zentzumen desberdinekin jasotzen diten arrren. Prozesuak ezberdinak izanda gune berak aktibatzearen arrazoia, haurrak txikiak direnean, entzundakoa ulertzeko garunak behar dituen egiturak eta konexioak garatzen direla eta irakurtzen ikasteko prozesua egitura horien gainean egiten dela da. 

Irakurri hemen artikulua osorik: Artikulu osoa.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari