Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Historiaren Euskal Curriculuma

Dokumentuaren akzioak

Historiaren Euskal Curriculuma

2007/04/10 - Unibertsitatea.net
UEUko Historia Sailak Historialari Euskaldunen V. Topaketak antolatu ditu datorren apirilaren 26an Gasteizen.

Euskal Curriculuma denon ahotan dago azken aldian. Hala ere, gai honekiko ardura eta eztabaidarako beharra aspaldikoak dira hainbat eragileren artean.

Euskal curriculumaren gainean dauden zalantzak nolabait argitu eta beraren inguruan dauden ikuspuntuak jorratzeko asmoz, Historialari Euskaldunen V. Topaketak antolatu ditu UEUko Historia Sailak.

      • Noiz: apirilaren 26an.
      • Non: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian, Gasteizen.
      • Nori zuzenduta: Historiaren inguruan lanean ari diren euskaldunei, unibertsitate eta institutuetako irakasleei, Historiako ikasle eta historiazale orori eta Historiako Euskal Curriculumaren inguruan kezka duten guztiei.

Informazio guztia HEMEN aurkituko duzu.