Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hirugarren Munduko 14 kide hartu ditu MUko Truke Programak

Dokumentuaren akzioak

Hirugarren Munduko 14 kide hartu ditu MUko Truke Programak

2007/03/15 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak aurten egingo du zortzigarren aldiz Truke programa, Hirugarren Munduko 14 pertsona ari dira parte hartzen.
Mondragon Unibertsitateak (MU) eta Lankik zortzigarren urtez antolatu dute Mundukide Fundazioarekin Truke programa.

Aurtengoa 8. urtea da Truke programa hau egiten dela eta 14 lagun etorri dira Angola, Argentina, Bolivia, Brasil, Ekuador, Kolonbia, Nikaragua, Uruguai eta Venezuelatik. Hilabetez egongo dira Euskal herrian eta kooperatiben esperientzia ezagutzeko aukera izango dute.

Truke programa honen helburuak, kooperatibaren inguruko egitura ezagutzera ematea, unibertsitateko ikasleei gonbidatuen bizipenak, ekarpen eta errealite komunitarioak ezagutaraztea eta hango eta hemengo erakundeekin lankidetza harremanak sortzea dira. Horretarako hitzaldiak eta jardunaldiak antolatu dituzte MUn.