Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Astronomian murgiltzeko hiru hitzaldi

Dokumentuaren akzioak

Astronomian murgiltzeko hiru hitzaldi

2016/06/14 - Unibertsitatea.net
Astronomiari buruzko hiru hitzaldi prestatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartekoek, aste honetarako, Okendon.

Donostiako Okendo kultur etxean egingo dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomia saileko kideek antolatutako hitzaldiak. Diotenez, helburua, "izugarrizko tresneria erabili gabe, astronomiaz gozatu ahal izatea da; hots, zerua behatu eta berau ulertzeko gai izatea"; hain zuzen, horretarako aholkuak emango dituzte.

Hitzaldi guztiak espainieraz izango dira bihar, etzi eta etzidamu Donostiako Okendo kultur etxean arratsaldeko 19:00etan.

Ekainak 15, asteazkena, 19:00etan

Hizlaria: Juan Antonio Alduncin

"Observar el cielo a simple vista y con prismáticos"

Zeruaren behaketak ez du tresna sofistikatuko erabilera eskatzen. Nahikoa da argiteria publikotik urrundutako leku batera mugitzea eta bista altxatzea izarrak ikusteko asmoz; planisferio bat edo baliabide informatikoak baliatuta identifikatuko ditugu. Are gehiago, prismatiko arrunt batzuekin, zerua behatzeari ekin eta gauak gozatu ahala esperientzia aberatsa eskuratuko da.

Ekainak 16, osteguna 19:00

Hizlaria: Juan Carlos Martín

"Astrofotografía ‐ capturar la luz de la noche"

Galaxiak eta nebulosak teleskopio batean ikusita dakusaten irudiak ez dauka antzik komunikabideek erakutsi ohi duten argazkiarekin. Hala ere, zeruko objektuen argi ahula jaso eta prozesatzeko beharrezko dire teknikak afizionatu askoren eskura daude egun; esaterako, kamera digital bat eta jarraipen sistema bat elkartuta.

Ekainak 17, ostirala 19:00

Hizlaria: Eduardo Zubia

"Historia estética de las imágenes astronómicas"

Garai bakoitzean eskuragarri dauden teknologien araberako irudi astronomikoak eskuratu ohi ditugu; eta, horiek, era berean, jendarteko hizkuntza estetikoa islatzen dute. Halere, unibertsoaren ezagutzan aurrera egiteko tresna zientifikoak dira. Horrela astroen propietateak zein dagozkien zibilizazioen kultur aztarnak irakur ditzakegu, antzinatik gaur arte.