Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hirinet atariak "Kazetari gazteak" lehiaketa antolatu du Araban
Erabiltzailearen akzioak

Hirinet atariak "Kazetari gazteak" lehiaketa antolatu du Araban

2013/02/27 - Unibertsitatea.net
12 eta 18 urte bitarteko gazte arabarrei dago zuzenduta eta sariketaren helburua da kazetaritza-zaletasuna eta euskararen erabilera sustatzea.

Hirinet atariak, Arabako gazteen artean kazetaritza-zaletasuna eta euskararen erabilera sustatzeko "Kazetari gazteak" lehiaketaren 1. edizioa antolatu du.

12 eta 18 urte bitarteko gazte arabarrei dago zuzenduta eta sariketa bi kategoriatan banatuko da:

  • Idatzizko erreportajea (banaka egin behar da).
  • Bideo-erreportajea (taldeka egin behar da, gutxienez hiru eta gehienez bost parte-hartzaile).

 

Parte-hartzaileek erreportaje bat egin beharko dute Araban gertatu den zerbaiten berri emanez. Lana baloratzeko irizpide nagusiak informazio iturri ezberdinak lantzea eta idazkera zuzena eta euskara egokia erabiltzea izango dira.

Lehiaketaren gaineko informazio guztia Hirinet atarian aurkituko duzu.



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari