Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Aula", hiperaktibitatea diagnostikatzeko test berria
Erabiltzailearen akzioak

"Aula", hiperaktibitatea diagnostikatzeko test berria

2011/10/04 - Unibertsitatea.net
Funtzionamendua bideo-jokoen antzerakoa da eta honek froga erakargarria egiten omen du ume eta gazteentzat. Oraingoz 6-16 urte bitarteko 1.500 gazterekin frogatu dute.

CUNeko (Nafarroako Unibertsitateko Klinika) Neuropediatriako unitateak eta Nesplora enpresak hiperaktibitatea eta arreta-falta diagnostikatzeko test berria sortu dute, "Aula".

Saio birtual baten bidez egiten da diagnostikoa eta ume eta gazteek 3D betaurrekoak eta entzungailuak jarri behar dituzte. Frogak besteak beste distraziorako joera eta arretaren desbideratzea neurtuko ditu.

Funtzionamendua bideo-jokoen antzerakoa da eta honek froga erakargarria egiten omen du ume eta gazteentzat. Testa, oraingoz, 6 eta 16 urte bitarteko 1.500 gazterekin frogatu dute.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari