Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aranzadik Gerra Zibileko hobien gainean egindako ikerketa erakusketa batean bildu dute
Erabiltzailearen akzioak

Aranzadik Gerra Zibileko hobien gainean egindako ikerketa erakusketa batean bildu dute

2010/05/31 - Unibertsitatea.net

"Hilotzak ateratzen duintasunak berreskuratzen" erakusketak Aranzadi Zientzia Elkarteak azken 10 urteetan Gerra Zibileko hobien inguruan egindako ikerketa lana erakusten du.

Argazkietan kontuan hartu dira hilotzak hobitik ateratzeko prozesuaren alor zientifikoa eta baita giza alderdia.

Erakusketa ekainaren 3tik 28ra egingo da Mutilba-ko (Nafarroa) Aranguren Kultur Etxean eta hasiera emateko hitzaldia antolatu dute: "Memoria historikoa berreskuratzen". Francisco Etxeberriak auzitegiko medikuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariak emango du arratsaldeko 19.30etan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari