Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hik Hasik Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu

Hik Hasik Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu

Antolatu dituzten ikastaroetatik 32 euskara hutsean izango dira eta 3 berriz euskaraz eta gazteleraz.

Hik Hasi, Euskal Heziketarako egitasmoak, IX. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

antolatu ditu datorren uztailaren 1etik 3ra.

35 dira antolatu dituzten ikastaroak eta besteak beste landuko dira Imanol Urbietaren lan pedagogikoa, adimen emozionala, psikomotrizitatea, hezitzaile-profila...

Matrikulatzeko aukera duzu maiatzaren 30a bitartean eta topaketen gaineko informazio guztia hemen aurkituko duzu.