Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hezkuntza murrizketen kontrako mobilizazioak maiatzaren 10ean eta greba 22an

Dokumentuaren akzioak

Hezkuntza murrizketen kontrako mobilizazioak maiatzaren 10ean eta greba 22an

2012/05/09 - unibertsitatea.net
Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak maiatzaren 10ean Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontra deitu dituzten mobilizazioak aurkeztu ditu eta irakaskuntzako sindikatuek lanuztea deitu dute maiatzaren 22rako.

CCOO, ANPE, CSIF, STES eta UGT irakaskuntza sindikatuen Rajoyren Gobernuak adostutako murrizketen kontra protesta egiteko lanuztea deitu dute maiatzaren 22an. Apirilaren bukaeran, Estatu espainiarreko Gobernuak adierazi zuen hezkuntza tasak %66an igoko zituela hiru milioiko murrizketa kopuruari heldu nahian. Horrez gain, klase bakoitzeko ikasleen kopurua igoko dela adierazi zuen Hezkuntza Ministerioak. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan 30 ikasle baino gehiagoko taldeak osatzea da euren nahia, 36 artekoak Bigarren Hezkuntzan eta eta 42koak Batxilergoan. Honek ikasgelen masifikazioa ekarriko luke, eta hori ekidin nahian Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak kalera irtengo dira maiatzaren 10ean. Rajoyren Gobernuak erabakitako murrizketen aurkako "Aldarrikapen eguna" izango da autonomi erkidego guztietan.

Klase bakoitzeko ikasle kopuruen igoeraz aparte, erreformarekin irakasleek sartu beharko dituzten klase ordu kopuruaren luzapenaz ere protesta egingo dute. Astean 18 ordu ematetik 20 ordu ematera pasako baitira.