Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Herrialde europarrek krisi ekonomikoari erantzuteko erabakigarriak izan diren faktoreak zehaztu dituzte ikertzaile gazte bik

Dokumentuaren akzioak

Herrialde europarrek krisi ekonomikoari erantzuteko erabakigarriak izan diren faktoreak zehaztu dituzte ikertzaile gazte bik

2018/09/19 - Unibertsitatea.net
Italian saritu dute Vicente Ríos Ibáñez (UPNA/NUP) eta Lisa Gianmoena (Pisako Unibertsitatea) ikertzaile gazteek egindako ikerketa lana.
Herrialde europarrek krisi ekonomikoari erantzuteko erabakigarriak izan diren faktoreak zehaztu dituzte ikertzaile gazte bik

Irudia: UPNA/NUP

Vicente Ríos Ibáñez (UPNA/NUP) eta Lisa Gianmoena (Pisako Unibertsitatea) ikertzaile gazteek egindako ikerketa lan bat Italian saritua izan da.

Ikerketan, azken krisialdi ekonomikoari (2008-2013) aurre egiteko europar herrialde desberdinetan erabakigarriak izan diren faktoreak zehaztu dituzte.

Ikerketan 250 herrialdetik gora izan dituzte kontutan eta zera ondorioztatu dute: gobernu ustelik ia ez duten, inpartzialak diren eta zerbitzuen kalitatea altua mantendu duten herrialdeek krisi ekonomikoari hobeto erantzuteko aukera izan dutela.

Ikerketaren berri UPNA/NUPen eman dute. Bertan dituzue ikerketaren gaineko xehetasun gehiago: "Gobernu ez oso ustelak eta kalitateko zerbitzuak dituzten eskualdeek hobeki aurre egiten diote krisi ekonomikoari, NUP-eko ikerketa baten arabera".