Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko dute Urdaibai Bird Centerren igandean

Dokumentuaren akzioak

Hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko dute Urdaibai Bird Centerren igandean

2018/10/05 - Unibertsitatea.net
Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko ate irekien eguna antolatu dute urriaren 7an.

Urdaibai Bird Centerren Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatuko da urriaren 7an, igandea. Horretarako ate irekien eguna antolatu dute goizeko 11.00etan hasi eta 19.00ak arte.

Iganderako antolatutakoen artean daude hegaztien eraztunketa zientifikoaren erakustaldia eta doako bisita autogidatuak. Honez gain ezin dira ahaztu zentrotik bertatik zein Gautegiz Arteagako paduretan dauden behatokietatik egin daitezkeen hegaztien behaketa saioak. Zentrotik zera gogoratu dute: "Europan umatu ostean Afrikan negua pasatzeko migrazio sasoian sartuta gaudenez aukera paregabea izango du bisitariak espezie desberdinetako hainbat eta hainbat hegaztiz gozatzeko".

Hegaztien munduan eta Urdaibai Biosfera Erreserban interesa duen guztiarentzat zuzendutako eguna izango da igandekoa.

(Iturria: Urdaibai Bird Center)