Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hegaztien astea ospatuko dute irailaren 29tik urriaren 5era

Dokumentuaren akzioak

Hegaztien astea ospatuko dute irailaren 29tik urriaren 5era

2014/09/26 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak antolatutako ekintzak dira: eraztuntzean hastapen ikastaroa, ornitologia hastapen ikastaroa, tailerrak, filmak... hainbat dira hegaztien ezagutza eta babesa sustatzeko antolatu dituzten ekintzak.
Hegaztien astea ospatuko dute irailaren 29tik urriaren 5era

Irudia: www.aranzadi-zientziak.org

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak Hegaztien Astea antolatu dute irailaren 29tik urriaren 5era.

Hegaztien ezagutza eta babesa bultzatzeko ospatuko dira ekitaldiak eta Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan eta Uliako Interpretazio Gunean egingo dira.

Hona hemen:

CRISTINA ENEAKO INGURUMEN BALIABIDEEN ETXEKO JARDUERAK

  • Eraztuntzean hastapen ikastaroa: Irailak 29-30 (18:30-20:00).
    • Aranzadiren Eraztuntze Bulegoaren eskutik eraztuntze zientifikoan hasi nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Hegaztien biologiari buruzko alderdi desberdinak (mugimenduak, biziraupena, ugalketa…) aztertzen laguntzen dituen hegazti-markaketa teknika da eta Aranzadiren Eraztuntze Bulegoa aintzindaria da Estatu mailan hegaztien eraztuntzean, eta erreferentea Europan.

 

  • Ornitologia Hastapen Ikastaroa: Urriak 1, 2 (18:30-20:00) eta Urriak 4 (7:00etan, Cristina Enea parketik ibilaldia):
    • Gure kale, lorategi, parke, kostalde, baso, ibai eta mendietan aurki ditzakegun hagazti-espezieak bereizten ikasteko ikastaroa.

 

  • “Big Year" filmearen proiekzioa eta mahai-ingurua: Urriak 3 (19.00).
    • “Birdwatching-a”, edo hegaztien behaketa, herrialde askotan milaka euro mugitzen dituen eta handituz doan jarduera da. Filmak, hegazti espezie gehien erregistatzeko AEBetan egindako hiru pertsonen arteko lehiaketa kontatzen du. Ondoren mahai-ingurua.

 

  • Mokoak eta lumak: Urriak 4 (11:00-12:00)
    • Haurrei zuzenduriko jarduera. Bertan, hegaztien mundu liluragarrira gerturatzea nahi da. Horretarako, animalia horiek horren xarmangarri egiten dituzten hainbat ezaugarri aztertuko dira: hegan egiteko gaitasuna, habiak… Amaitzeko, materialak berrerabiliz hegaztientzako jantokiak egingo dira.

 

  • Txoribox Tailerra: Urriak 4 (17:00-19:00).
    • Hegazti txikientzako kabi-kutxak eraikitzeko jarduera. Gero Cristina Eneako zuhaitzetan eskegiko dira, jarraipena egiteko.

 

ULIA INTERPRETAZIO ZENTROKO JARDUERAK

  • Hegaztien eraztuntzea Ulian: Urriak 5, 9:00-12:00
    • Hegaztien eraztuntze saio irekia Ulian. Bertan, erabiltzen teknikak eta hagaztien ezaugarriak ezagutzeko aukera egongo da.

 

  • Nolako mokoa, halako mokadua: Urriak 5, 12:00-13:30
    • Hegaztien ezaugarri eta bitxikeriak ezagutu ondoren parte hartzaile bakoitzak bere memory jolasa eraikiko du modu dibertigarrian ikasten jarraitzeko. Partaide bakoitzak kartoi fina ekartzea komeni da (zerealen kaxak…). Honetaz gain, goiz osoan zehar eskulanak eta hegaztiei buruzko informazioa egongo da Uliako Interpretazio zentroan bisitarien eskura.


Doako ekintzak dira baina parte hartzeko izena eman behar da cristinaenea@donostia.org helbide elektronikoan edo 943453526 telefono zenbakian.

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)