Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hegaztiak eraztuntzeko ikastaro bat eskainiko dute Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Hegaztiak eraztuntzeko ikastaro bat eskainiko dute Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak

2014/05/21 - Unibertsitatea.net
Aisialdia ikerkuntzarekin eta hegaztien kontserbazioarekin lotutako afizio berri batera bideratu nahi duten 30 urtetik gorakoei dago zuzenduta ekimena, bereziki.
Hegaztiak eraztuntzeko ikastaro bat eskainiko dute Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak

Irudia: Aranzadi Zientzia Elkartea

Hegaztiak eraztuntzeko ikastaro bat antolatu dute Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean. Ekainean hasi, eta abuztuan amaituko da, eta saio teorikoez gain, irteerak ere egingo dituzte parte hartzaileek.

Hegaztiak aztertu eta analizatzeko teknika erabilia da eraztunketa. Bada Aranzadi Zientzia Elkartea metodo hori erabiltzen aitzindaria da, eta, hori dela eta, beren aisialdia ikerkuntzarekin eta hegaztien kontserbazioarekin lotutako afizio berri batera bideratu nahi duten 30 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da, bereziki, baina, oro har, 18 urtetik gorakoek eman dezakete izena.

Hona hemen ikastaroko egitarau osoa:

  • Ekainak 11: saio teorikoa (18:00-20:00).
  • Ekainak 12: saio teorikoa (18:00-20:00).
  • Uztaileko larunbat batean: irteera Oria ibaiko (Gipuzkoa) haltzadi batera.
  • Abuztuko larunbat batean: irteera Hondarribiako (Gipuzkoa) Jaizubiko errekara.

 

Saio teorikoak Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxean, Donostian, egingo dira, eta saio praktikoen datak saio teorikoetan hitzartuko dira.

Matrikula epea ekainaren 6ra arte irekita dago, eta izen-ematea 943 46 61 42 telefono zenbakira deituta edo idazkaritza@aranzadi-zientziak.org posta elektronikora mezu bat bidalita egin daiteke. 25 euroko prezioa du eta 30 pertsonak eman dezakete izena gehienez.

(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)