Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hegazti guztiek behar dute gizakion laguntza?, Urubien arazoa kontatu dute Urdaibai Bird Centerreko adituek

Dokumentuaren akzioak

Hegazti guztiek behar dute gizakion laguntza?, Urubien arazoa kontatu dute Urdaibai Bird Centerreko adituek

2018/06/20 - Unibertsitatea.net
Urubien kumek habia txiki geratzerakoan handik irten eta inguruetan geratzen dira. Hala ere, kontrolpean dituzte gurasoek eta arrisku egoeretan soinu bitartez komunikatzen dira beraien artean.
Hegazti guztiek behar dute gizakion laguntza?, Urubien arazoa kontatu dute Urdaibai Bird Centerreko adituek

Irudia: Urdaibai Bird Center

Urdaibai Bird Centerreko adituek gizakiok asmo onez hartzen ditugun erabakiak, sarritan, animalientzako kaltegarriak direla ohartarazi dute.

Hauxe da hainbat hegazti espezieekin gertatzen dena, besteak beste Txolarreekin, Kaskabeltzekin edo Urubiekin.

Urubia hontz eta hontz zuriekin ahaidetuta dagoen hegazti gautarra da. Basoetan bizi da eta umatzeko haritz zaharretako, arteetako, pagoetako... zulo naturalak erabiltzen ditu. Hala ere, ohikoa da umatzeko baserrietako ganbarak edo landa eremuetako etxeak ere erabiltzea.

Habia txiki geratu zaien kumek hauetatik irten eta ingurutik ibiltzen dira. Baina honek ez du esan nahi kumeak bakarrik edo babesgabe daudenik. Kume hauek etengabe kontrolatuta daude beraien gurasoengatik eta arrisku egoeretan soinu bitartez komunikatzen dira.

Hala ere gizakiok, kuma bat bakarrik ikustean esku hartu egiten dugu normalean: etxera eraman eta jaten eman, profesionalek zainduko duten lekuren batera eraman...

Baina hau, kuma benetan arriskuan ikusten den kasuetan baino ez da egin behar. Egoera normal batean hoberena kuma bertan uztea da, ahalik eta gutxien esku hartzea. Izan ere, oso zaila da naturan ez den beste toki batean hauek heztea.

Iturria: Urdaibai Bird Center