Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hauts-hodei bat aurkitu dute Ilargiaren inguruan

Dokumentuaren akzioak

Hauts-hodei bat aurkitu dute Ilargiaren inguruan

2015/06/18 - Unibertsitatea.net
Columbiako eta Ouluko astronomo batzuen arabera, hauts-hodei iraunkor bat dago Ilargiaren inguruan.
Hauts-hodei bat aurkitu dute Ilargiaren inguruan

Ilargiaren atmosfera aztertzeko LADEE misioko ontziak egindako ibilbidea erakusten du irudiak. Arg. Daniel Morgan eta Jamey Szalay/NASA

Lunar Atmosphere and Dust Environment Explorer misioan (LADEE) ateratako ondorioetako bat izan da, Nature aldizkarian azaldu dute guztia. Ilargiaren inguruko hodei hori, hauts-partikulez osatutako hodei asimetrikoa dela jakinarazi dute astronomoek.

2013ko irailean abiatu zen LADEE misioa eta 184 egunekoa izan zen. Tarte horretan, atmosferako datuak jasotzen jardun zuten Ilargia orbitatzen zuen ontzi bati esker, garaiera ezberdinetako datuak hartuaz. Misioan aztertutakoari esker, hauts-hodeiaren osaera, dentsitatea eta banaketa ikertzeaz gain, partikula horien jatorria ere argitu ahal izan zuten. Astronomoek esandakoaren arabera, Ilargitik hurbil pasatzen diren kometek eragiten dute hautsak sortzen dute, komettik askatutako partikulek satelitearen azala kolpatzean hain zuzen.

Astronomoek hori ikusita, ondorioztatu dute atmosferarik gabeko edozein gorputz planetariok izan ditzaketela mota horretako hodeiak. Apollo misioko astronautek hodei horien ertzetan ikusitako distiraren misterioa bere horretan geratzen da, beraz, orduan ondorioztatutakoa ez baitator bat orain ateratako on

Hemen uzten dizuegu artikulu osoa irakurgai: Ilargiaren inguruan hauts-hodei iraunkor bat dagoela frogatu dute.