Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haurren odoleko azukre-mailan sortzen diren aldaketak denbora errealean jakinarazten dituen sistema sortu dute UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Haurren odoleko azukre-mailan sortzen diren aldaketak denbora errealean jakinarazten dituen sistema sortu dute UPNA/NUPen

2018/01/16 - Unibertsitatea.net
Haurrek odolean duten azukre-maila denbora errealean neurtzen duen sistema sortu dute UPNA/NUPen. Sistemak hipogluzemia edo hipergluzemia dagoen jakinarazten du eta belarrian ezartzen den sentsore batek eta eskumuturreko adimendun batek osatzen dute.
Haurren odoleko azukre-mailan sortzen diren aldaketak denbora errealean jakinarazten dituen sistema sortu dute UPNA/NUPen

Irudia: UPNA/NUP

Haurrek odolean duten azukre-maila denbora errealean neurtzen duen eta hipogluzemia edo hipergluzemia dagoen jakinarazten duen sistema sortu du Celia Gómez UPNA/NUPeko ikasleak.

Sistema, belarrian jartzen den sentsore batek eta eskumuturreko adimendun batek osatzen dute. Sentsorea eta eskumuturrekoa Bluetooth Low Energy deritzon haririk gabeko teknologiaren bitartez konektatzen dira eta etengabe neurtzen du glukosa. Honela, gaixoari hipogluzemia edo hipergluzemia daukan segundo gutxitan jakinarazten zaio.

Eskumuturrekoan gaixoak neurketaren emaitzak kontsultatzeko aukera izango du eta haurren kasuan emaitzak beraien tutoreei testu-mezu bidez bidaltzeko aukera egongo da.

"Be Easy" proiektuan UPNA/NUPeko Israel Arnedo eta Jon Mikel Percal ikertzaileak izan ditu bidelagun Celia Gómezek. Halaber, UPV/EHUn medikuntzan graduatutako bere neba Eduardo Gómez.

Iturria: UPNA/NUP