Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haurrak hitz egiten nola hasten diren aztertu du UPV/EHUko ikertalde batek

Dokumentuaren akzioak

Haurrak hitz egiten nola hasten diren aztertu du UPV/EHUko ikertalde batek

2017/12/15 - Unibertsitatea.net
9 eta 13 hilabete arteko haurrak zezelka egiteari utzi eta keinuak eta hizkera konbinatzen nola hasten diren ikertu dute Asier Romero Andonegi, Aintzane Etxeberria Lejarreta, Ainara Romero Andonegi eta Irati de Pablo Delgadok.
Haurrak hitz egiten nola hasten diren aztertu du UPV/EHUko ikertalde batek

Irudia: UPV/EHU

"The interrelation of gestures and vocalization in early communication functions: Evidence from Basque language" da UPV/EHUko Bilboko Irakasle Eskolako ikertzaile talde batek egindako ikerketa.

Ama hizkuntza euskara duten haurrak keinuak hizketarekin koordinatzeko patroi bat nola eta noiz garatzen eta erabiltzen duten erakusten duen lehenengo ikerketa da.

Ikerketarako familia euskaradunetan jaiotako bi haur grabatu dituzte 9 hilabete zituztenetik 13 hilabete zituzten arte. Honela, haurrak 11 hilabete ingururekin hitz egin aurreko etapa hastean, keinu gehienak ahozko ekoizpenarekin konbinatzen hasten direla ikusi dute.

Ikerlanak hizkera eta keinuak elkarren artean erlazionatuta daudela erakusten du eta giza komunikazioa aztertzeko bi elementu beharrezko direla. 

ikerketa Signos aldizkarian argitaratu dute.
Gehiago: UPV/EHU