Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hastear da DeustoSTART Digital programa
Erabiltzailearen akzioak

Hastear da DeustoSTART Digital programa

2016/02/08 - Unibertsitatea.net
Ekintzailetza digitala sustatzeko asmoz landu dute Deustuko Unibertsitatean #DsDigital ekitaldia; otsailetik apirilera bitarteko formazio saioekin osatuko da.

"Interneteko enpresen eta negozio digitalen hiru hilabeteko aktibazio programa" izendatu dute DuestoStart Digital. Horrela, Deustuko Unibertsitatearen eskaintza honen xedea honakoa da: negozio eredu digitalekin edota Internetekin nolabaiteko lotura duten enpresa berrien sorrera bultzatzea.

Otsaila eta apirila bitartean luzatuko da ikastaroa Deusto Entrepreneurship Centre eraikinean. 76 orduko heziketa programak bost ardatz nagusi izango ditu aztergai. Hartara, ko-working espazioa, laguntza, ko-ekintzailetasuna eta inbertsioa foroa izango dituzte eskura bertaratzen direnek.

Interneten esperientzia duen irakasle taldea bildu dute "negozio ereduak", "guerrilla marketinga", "metrika eta web analitika", "kudeaketa ekonomikoa", "SEO/SEM kokapena" zein "oinarrizko aspektu juridikoak" bezalako gaiak lantzeko, besteak beste.

Hortaz, zure enpresa propioa sortzeko asmoa baldin baduzu, edo aplikazio mobiletan oinarritutako ideiaren bat, edota buruan daukazun hori nola garatu zehaztea bada behar duzuna, zure interesekoa izan daiteke DeustoSTART Digital programan izena ematea.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari