Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Harrabots" kazeta sortu du EHUko ikasle talde batek
Erabiltzailearen akzioak

"Harrabots" kazeta sortu du EHUko ikasle talde batek

2007/05/24 - Unibertsitatea.net
"Harrabots" euskara hutsean argitaratuko da eta bi asterik behin doako 1.500 ale banatuko dira unibertsitatean.

Harrabots da EHUko ikasle talde batek sortu duen kazeta. Euskal kultura sustatzeko eta ikasleak dinamizatzeko asmoaz sortu da eta unibertsitateko Euskara Errektoreordetzaren laguntza izan du.

Harrabots, euskara hutsean idatziko da eta bi asterik behin 1.500 ale banatuko dira unibertsitatean.

Berripapera bi ataletan banatuta egongo da:

1.- Harrabots. Atal finko batzuk osatuko dute:
      • Apezak pulpitutik, gai bat hautatuko da eta horren gainean idatziko da.
      • Fakultatetik, unibertsitateari buruzko gaiak jorratuko dira.
      • Ezagut, kultura munduko pertsona edo talde bat irakurle gazteei ezagutaraziko zaie.
      • Euskaldun jaio nintzen, euskararen gaineko gogoetak landuko dira.
      • komikia ere izango du.

2.- Iritzia: Sinatutako artikuluak kaleratuko dira.


Orain, hamar pertsonako bi erredakzio taldek osatzen dute harrabots, bata Bizkaian eta bestea Gizpuzkoan. Araban ere taldea sortzea da asmoa. 



Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari