Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian I. Harrabots eguna egingo da ostiralean

Dokumentuaren akzioak

I. Harrabots eguna egingo da ostiralean

2007/11/22 - Unibertsitatea.net
Aldizkari hamaboskaria UPV/EHUko ikasle talde batek sortu zuen iaz eta beraien helburuak dira euskal kultura sustatzea eta ikasleak dinamizatzea. Euskara hutsean idazten da.
I. Harrabots eguna ospatuko du Harrabots! UPV/EHUko ikasleen kazetak.

Honekin, urtean zehar egin duten lana ospatu nahi dute eta horretarako zenbait hitzaldi antolatu dituzte. Hiru musika talde ere arituko dira: GARABI, IPAR HAIZEA eta KEA.

Ekitaldia ostiral honetan izango da (azaroak 23) Donostiako Kafe Antzokian, arratsaldeko 17.00etatik aurrera.