Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hamaika entzuteko! II. Irrati-piezen lehiaketan parte hartzeko aukera dago azaroaren 30era arte

Dokumentuaren akzioak

Hamaika entzuteko! II. Irrati-piezen lehiaketan parte hartzeko aukera dago azaroaren 30era arte

2016/11/14 - unibertsitatea.net
800 euro jasoko ditu irrati-piezarik onenak eta euskarazko irrati-pieza onenarentzako sari berezia ere izango da, 600 eurokoa.

Oraindik ere aukera dago Casares Irratiak eta Donostia Kulturak antolatutako Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketaren helburua irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea da eta azaroaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

Irrati-pieza onenaren saria 800 eurokoa izango da eta euskarazko irrati-pieza onenarentzako sari berezia ere izango da, 600 eurotakoa. Euskarazko audio onenaren saria euskaraz aurkeztutako audio onenari emango zaio, irrati-pieza onenaren saria lortzen ez badu beti ere.

Casares Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak, eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero.