Dokumentuaren akzioak
Hamabi arrano arrantzale gazte ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira
Urdaibai Bird Centerrek Eskoziako gobernuak dohaintzan emandako 12 arrano arrantzale gazte jaso ditu asteon Urdaibaiko Erreserban.
“Urdaibaiko arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren” barne kokatzen da ekimena, izan ere, Aranzadi Zientzi Elkartea harrapari honen ugaltze-nukleo berri bat sortzeko lanetan ari da. Bost urtetarako proiektua da Aranzadik Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailekin elkarlanean abiatu duena.
Arrano gazteak Eskoziako Highland-etatik datoz, Aberdeen-etik, eta orain aklimatazio gunean izango dituzte hegan egiteko gai diren arte. Gero, Urdaibaiko paduretan askatuko dituzte.
(Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)