Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hainbat arkitektoren hitzaldiak antolatu dituzte Donostiako "UdaberriaRK" kultura-jardunaldien baitan

Dokumentuaren akzioak

Hainbat arkitektoren hitzaldiak antolatu dituzte Donostiako "UdaberriaRK" kultura-jardunaldien baitan

2014/04/14 - Unibertsitatea.net
Apirilaren 14tik 16ra antolatu dituzten kultur-jardunaldiak UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta sarrera irekia da.

UdaberriaRK kultura-jardunaldiak hasi dira gaur UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

Ekitaldiak hiru egunetan luzatuko dira (apirilak 14, 15 eta 16) eta hainbat arkitektoren hitzaldiak antolatu dituzte. Honez gain, hainbat tailer (aldamioen eraikuntza, bideo-mapping, dronak...) eta aisialdiarekin zerikusia duten ekintzak ere antolatu dituzte (musika zuzenean, 2. eskuko liburuen azoka, pintxoen dastaketa...).

Bihar eta etzi antolatu dituzten ekitaldien artean daude esaterako Martín Lejarreta, María Langarita, Víctor Navarro eta Koldo Telleria arkitektoen hitzaldiak:

  • Martín Lejarraga: Berak egindako Cartagenako Portuko itsas-terminalaren diseinuak New York-eko 'Interior Design' aldizkariaren Best of Year Awards saria jaso zuen iaz. Hitzaldia apirilaren 15ean emango du, 13.00etan.
  • Koldo Telleria: UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Hirigintzako irakaslea da telleria. Honez gain, Hiria Kolektiboaren kidea da eta mundu osoan zehar kooperazioko proiektuak burutzen ditu. Hitzaldia apirilaren 16an, 12.00etan izango da eta Pakistanen izandako esperientziaz hitz egingo du.
  • María Langarita eta Víctor Navarro: Langarita-Navarro arkitektura-estudioko arkitektoak dira eta Mies van der Rohe 2013 eta AD Heineken Nuevos Valores 2013 sariak jaso dituzte besteak beste. Hitzaldia, apirilaren 16an emango du 12.30etan.

 

Jarduera guztiak erabat irekiak dira eta hitzaldiak ikastegiaren paraninfoan izango dira. Informazio guztia Udaberria RK PDFan duzue.