Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Greziako errefuxiatuen osasun-arreta monitorizatzeko sistema bat garatu dute
Erabiltzailearen akzioak

Greziako errefuxiatuen osasun-arreta monitorizatzeko sistema bat garatu dute

2016/05/31 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateko Euken Rodrigo Marínek sortu du Nazioarteko Gurutze Gorriak erabiliko duen sistema; bere gradu amaierako lana izan da.
Greziako errefuxiatuen osasun-arreta monitorizatzeko sistema bat garatu dute

Euken Rodrigo Marín, José Javier Astráin eta Raquel Bernedorekin. ARGAZKIA: Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitateko Informatika Ingeniaritzako Gradua amaitu berri du Euken Rodrigo Marínek. Azken lan hori, benetan erabilgarria bihurtu nahi izan du eta errefuxiatuen krisia baliatuta, Nazioarteko Gurutze Gorria populazio migratzaileari ematen ari zaion osasun-arretari buruzko informazioa aztertu eta berau prozesatzeko irtenbide informatiko bat diseinatu eta garatu du.

Horrela, Matematika eta Informatika Ingeniaritzako Sailak eta NUPeko Lengoaia eta Sistema Informatikoak arloak Gurutze Gorriarekin eduki duten lankidetzak posible egin du aholkularitza teknikoa izatea une honetan Grezian dagoen populazioaren osasun-arreta monitorizatzeko sistema bat garatzeko.

Lehenagotik, Gurutze Gorriak bazeukan sistema bat egindako medikuntza-arretak erregistratzeko eta kontsultatzeko, baina hobetzeko behar nabarmena zeukan. Hortaz, Grezia eta Mazedonia arteko mugak ixteaz bat, egoera berrira egokitutako sistema garatu dute:

Tresnaren kontrol-panelaren irudia.

Tresnaren kontrol-panelaren irudia.

Sistema berriaren xehetasunak

Gurutze Gorriaren monitorizazio sistemak lau arbel interaktibo dauzka eta software askeko plataformetan eginda dago. Horri esker kudeaketa eta ezarpen gastuak txikiagoak izateaz gain, beste sektore batzutan ere errepika daitezke.

Hala deskribatu dute sistema: "Aginte koadro nagusiak Grezia osoan egindako jardueren gaineko ikuspegi orokor bat ematen du, baita dataren edo kokapen espezifikoen araberakoa ere. Beste alde batetik, informazioa ematen du generoaren eta adinaren arabera hor eta hemen egindako arreten gainean (bost urte baino gutxiago daukatenak gainerakoengandik bereiziz), baita emakume haurdunen gainean ere, hau delarik jarraipen berezia behar duen talde bat".

Era berean, maizen agertzen diren bost diagnostikoak eta arreta-kopuru gehien behar dutenak ere adierazten ditu, eta informazio hori generoaren arabera banatuta ikus daiteke. Hartara, "osasun-arreta emateko tokien kokapena aurkitzeko eta hautatzeko aukera ematen duen mapa batek osatzen du koadroa, adierazle erantsi bat daukana emandako arretaren eraginkortasun-mailari buruz".

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari