Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Graduondokoen eskaintza aurkeztu du UEUk datorren ikasturterako
Erabiltzailearen akzioak

Graduondokoen eskaintza aurkeztu du UEUk datorren ikasturterako

2014/06/05 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako graduondokoa dira: 'Itzulpengintza eta teknologia', 'Hondakinen kudeaketa eta tratamendua' eta 'Agroekologia: trantsiziorako gure bidea lantzen'.

Graduondokoen eskaintza aurkeztu du UEUk datorren ikasturterako, 2014-2015 ikasturterako. Beste urte batez, UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako graduondokoak dira; orotara, hiru: Itzulpengintza eta teknologia, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta Agroekologia: trantsiziorako gure bidea lantzen.

UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea, betiere euskal gizartearen formazio eta hizkuntza beharrei erantzuteko eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko.

Graduondokoetan izen-ematea irekita dago jada, eta hala egongo da irailaren 19ra arte. Nolanahi ere, izena emateko aukera egongo da gero ere plazak bete bitartean. Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin jasotzeko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera posta elektronikoa bidaltzea aski da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari