Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gorputz sasoi onean dauden haur gizenek arrisku kardiobaskular txikiagoa dute pisu normala eta egoera fisiko txarra dutenek baino
Erabiltzailearen akzioak

Gorputz sasoi onean dauden haur gizenek arrisku kardiobaskular txikiagoa dute pisu normala eta egoera fisiko txarra dutenek baino

2017/12/21 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPeko Idoia Labayenek parte hartu duen ikerketak 8-11 urte bitarteko 1.247 ume ikertu ditu. Bertan, haur gizenetan bihotz-birikak egoera onean edukitzeak arrisku kardiobaskularra txikiagotzen duela ikusi dute.
Gorputz sasoi onean dauden haur gizenek arrisku kardiobaskular txikiagoa dute pisu normala eta egoera fisiko txarra dutenek baino

Irudia: UPNA/NUP

UPNA/NUPeko Osasun Zientzien Saileko Idoia Labayen Goñi ikertzaileak jarduera fisikoak umeen osasunean duen eraginetako batzuk ikertu ditu.

Ikerketa Gaztela-Mantxako eta Granadako unibertsitateekin elkarlanean egin da eta 8-11 urte bitarteko 1.247 umerekin burutu da.

Bertan zera ikusi dute besteak beste, haur gizenetan bihotz-birikak egoera onean edukitzeak arrisku kardiobaskularra txikiagotzen duela. Alegia, arrisku metabolikoa txikiagoak dela gaitasun aerobiko ona duten haur gizenen artean, pisu normala eduki arren egoera fisiko txarra duten haurren artean baino.

Nazioarteko osasun erakundeen eta zientzialarien gomendioa argia da, umeen bihotz-biriken egoera ona izateko txikitatik jarduera fisikoa sustatu behar da.

Iturria: UPNA/NUP

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari