Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikerketan eta garapenean gehien inbertitzen duten herrialdeetako unibertsitateak dira nazioarteko ikasleentzat erakargarrienak

Dokumentuaren akzioak

Ikerketan eta garapenean gehien inbertitzen duten herrialdeetako unibertsitateak dira nazioarteko ikasleentzat erakargarrienak

2014/01/21 - Unibertsitatea.net
Virginia Rincón ikertzaileak goi mailako ikasketetan nazioarteko eskaria baldintzatzen duten faktoreak aztertu ditu.

Virginia Rincón Diez ikertzailea, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan da doktorea eta goi mailako ikasketen nazioarteko eskaria baldintzatzen duten faktoreak aztertu ditu.

Ikerketarako Europako eta Espainiako datuak aztertu ditu eta hemen dituzu labur ikerketaren emaitzetako batzuk:

  • Herrialde bateko goi mailako ikasketen nazioarteko eskaria hezkuntzan egindako gastu publikoaren menpe dago.
  • Ikerketan eta garapenean gehien inbertitzen duten herrialdeetako unibertsitateak dira nazioarteko ikasleentzat erakargarrienak.
  • Europako beste herrialde batzuekin alderatuz, Espainiako unibertsitateek jasotzen duten nazioarteko ikasleen eskaria txikia da.
  • Herrialdeen eremu geografikoak, hezkuntza politikak eta I+G politikak herrialdeen nazioarteko eskarian nabarmen eragiten dute.
  • Europako iparraldean kokaturik dauden herrialdeak Europako gainontzeko eremuetan kokatutakoak baino erakargarriagoak dira.
  • Unibertsitateak hurbileko ingurunean lehiakide gehiago izateak nazioarteko eskarian eragin positiboa du.
  • Unibertsitateko irakasleen ekoizpen zientifikoaren bolumenak unibertsitateen erakargarritasun-maila handitzen du.

 

Irakurri artikulu guztia UPV/EHUren gunean.