Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gizarte zientziei buruzko nazioarteko kongresua antolatu du Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak

Dokumentuaren akzioak

Gizarte zientziei buruzko nazioarteko kongresua antolatu du Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak

2014/06/06 - Unibertsitatea.net

Gizarte zientzien inguruko azken hausnarketak plazaratu asmoz, Zer diote Gizarte-zientziek krisiari buruz? izeneko nazioarteko kongresua antolatu du Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoen Elkarteak ekainaren 14an eta 15ean Bilbon.

Kongresu horretako gai-ildoen artean daude, besteak beste, krisiari buruzko diagnostikoak, krisiaren ondorioak, krisiaren alternatibak edo irtenbideak, eta pronostikoak. Betiere, hori bai, gizarte-zientzien ikuspuntutik landuta. Nolanahi den, proposamenak eta komunikazioak aurkezteko epea itxita dago jada.

Bestalde, kongresuaren ostean, aurkeztutako komunikazio guztiak Kongresuaren Batzorde Zientifikoak ebaluatuko ditu, eta hautatutakoak Inguruak aldizkariaren zenbaki berezi batean argitaratuko dituzte. Aldizkari hori Latindexen, In-Recsen, Reshen eta Dialneten indexatuta dago.

(Iturria: Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoen Elkartea)