Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gizarte Lana eta Gizarteratzea

Dokumentuaren akzioak

Gizarte Lana eta Gizarteratzea

2015/11/11 - Unibertsitatea.net
Gizartelanaz zikloa antolatu da datorren ostiralerako, azaroaren 13, Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean.

Datorren ostiralean, azaroak 13, Gizartelanaz izeneko ziklo bat izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusean. Bertan, Gizarte Lana gradua egiten ari diren lehenengo mailako ikasleek lanbidera hurbiltzkeo aukera izango dute.

Saioa 0.12 gelan izango da eta Itziar Zapirain izango da zikloaren arduraduna, Deustuko Unibertsitateko ikasle ohia eta Loiolaetxea espetxeko langilea.

Kartzelan egoten diren pertsonak gizarteratzeko prozesuak eramaten ditu aurrera Itziar Zapirainek, bertan egiten duen lan teknikoa azalduko die ikasleei.