Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Giza garuna handitzea eragiten duen gene bat eta gene erregulatzaile bat identifikatu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Giza garuna handitzea eragiten duen gene bat eta gene erregulatzaile bat identifikatu dituzte

2015/03/06 - Unibertsitatea.net
Gizakien garuna gainontzeko ugaztunena baino handiagoa izateko gakoa izan litezkeen geneak identifikatu dituzte bi ikerketa desberdinetan.

Giza-gene bat eta gene erregulatzaile bat izan dira ikerketa desberdin horietan aurkitu direnak eta biek eragiten dute neokortexean. Ikerketa horri esker giza garuna gainontzeko ugaztunena baino handiagoa izatearen arrazoia eman da aditzera.

Neokortexa kontzientziaz, arrazoitzeaz eta hizkuntzaz arduratzen den burmuineko atal bat da. Garunaren zati hori hedatzea da gizakien eta hominidoen eboluzioan gertatu zen aldaketarik azpimarragarriena. Aldaketa horretan, gizakiok bakarrik daukagun gene bat izan daiteke arrazoia, Alemaniako ikertzaile talde batek gaur Science Express-en argitaratu duen lan baten arabera.

Lehenik eta behin,gizakien neokortexean dauden geneen artean, saguek zeintzuk ez dauzkaten aztertu dute. Horrela, 54 direla argitu da saguek ez dauzkaten gene horiek, eta horien artetik bat azpimarratu dute, neanderthalek eta denisovarrek dutena, hain zuzen ere. Ikertzaileen arabera, hominidoak txinpantzeengandik bereizi zirenean agertu zen, beste gene baten bikoizte partzialak eraginda.

Gene horrek neokortexean duen eragina frogatzeko, garatzen ari ziren sagu-garunetan espresarazi zuten, modu horretan neokortexako zelulak ugaritzeaz batera, neokortexa bera ere nabarmen handitzea eragin zuten.

Hemen aurkituko duzue albiste osoa irakurgai:Giza garuna handitzearen gako genetikoak