Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Giza eskubideak gelaz kanpo

Dokumentuaren akzioak

Giza eskubideak gelaz kanpo

2015/11/17 - Unibertsitatea.net
Bihar, azaroaren 18a, ‘Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat' izeneko XVI. Mintegia izango da, eta "Giza eskubideak gelaz kanpo" izango da aurtengo gai nagusia.
Giza eskubideak gelaz kanpo

UPV/EHUren argazkia

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzia Fakultateko areto nagusian izango da Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat XVI. mintegia, Donostian, eta Giza eskubideak gelaz kanpo izango da aurtengo gai nagusia.

Goizeko 9:15etan emango zaio hasiera mintegiari bihar, azaroak 18, eta sarrera librea izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du jarduera Gipuzkoako Foru ALdundiko Bizikidetzaren eta Giza skubideen Zuzendaritza Nagusiarekin batera.

Hona hemen egitaraua:

  • 9:15-9:30 Ongi etorria. Jardunaldiaren aurkezpena.
  • 9:30-10:30 "Haurren eskubideen babesa". Patxi Agiriano. Haur eta nerabeen babeserako Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuburua
  • 10:30-11:15 "Ética y valores en los programas de tratamiento de personas con adicciones". Juan Zubia. IZAN fundazioa
  • 11:15-12:00 "Proyecto Ortzadar.  Casa de acogida de Sorabilla". Iñigo Lasagabaster. Cáritas
  • 12:00-12:30 Atsedenaldia
  • 12:30-13:30 "La educación de hijos/as de fareros.  Perspectiva histórica. El caso de la isla de Santa Clara" Dokumentalaren emanaldia. Iñigo Jiménez, Jesús M. Palacios

 

Informazio gehiagorako, hemen albistea osorik: Giza eskubideak gelaz kanpo.