Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Giza eskubideak ardatz dituen zine dokumental tailerra
Erabiltzailearen akzioak

Giza eskubideak ardatz dituen zine dokumental tailerra

2016/01/28 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateak antolatutako tailerrean izena emateko epea irekita dago. Karlos Alastruey zinemagilea izango da ikastaroaren gidaria.

Tailerraren helburua, partaide bakoitzak, dokumental itxurako bere laburmetrai proiektua osatzea da. Ondoren, sorkuntza lan guztiak aztertu eta bi aukeratuko dituzte errodatzeko -lan horiek Mundua eta Giza Eskubideak zine erakusketan proiektatuko dira-. Otsailean hasiko den ikastaroaren hitzordua ostegunetan izango da.

Tailerrean, nahi duen orok parte har dezake; izan ikasle, irakasle, edo unibertsitatez kanpoko herritar. Gidaritza Karlos Alastruey Merino unibertsitateko irakasle eta zinemagilearen esku egongo da; bereak dira, besteak beste, “Lodo”, “La mirada negra”, “El ángel entre la niebla”, “Escuelas” edo “Los ojos de Siran” lanak.

30 orduko ikastaroan alde teorikoa eta praktikoa landuko dira: errodaia, gidoia, edizioa eta postprodukzioa... Izen-ematea irekita dago eta, gehienez, 20 partaide onartuko dituzte. Interesa duenak e-posta bidez helarazi behar ditu -otsailaren 15a baino lehen- CVa, datu pertsonalak eta tailerrean parte hartzeko motibazio gutuna honako helbidera: cooperacion.desarrollo@unavarra.es.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari