Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gipuzkoako kakalardo eremita desagertzeko arriskuan dagoela ondorioztatu du Aranzadiko Entomologia Sailak

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako kakalardo eremita desagertzeko arriskuan dagoela ondorioztatu du Aranzadiko Entomologia Sailak

2018/04/23 - Unibertsitatea.net
2003an antzeman zen espeziea eta harrez gero izan duen gainbehera nabaria da. Ikerketaren emaitzak Munibe Natur Zientzien aldizkarian kaleratu dituzte.
Gipuzkoako kakalardo eremita desagertzeko arriskuan dagoela ondorioztatu du Aranzadiko Entomologia Sailak

Irudia: Aranzadi Zientzia Elkartea

Aranzadi Zientzia Elkartearen Entomologia Sailak Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundearen (IUCN) irizpideak kontutan hartuta, Gipuzkoako kakalardo eremita desagertzeko arriskuan dagoela ondorioztatu du.

Ikerketaren emaitzak Natur Zientzietako Munibe aldizkarian argitaratu dituzte. Bertan, Europa mailan mehatxatuta dauden espezieen diagnosia egiten da, tartean Gipuzkoako kakalardo eremitarena (Osmodermia eremita).

Aralarren kokatzen da ezagutzen den populazio bakarra eta 2003an antzeman zenetik gainbehera esanguratsua nabaritu da, bai ale kopuruan eta bai habitataren eremuan. Kakalardo honen larbak loditasun handia duten zuhaitz zaharretako hutsuneetan bizi dira bereziki.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea