Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gipuzkoako farmazialariak medikamentuen erabilera hobetzeko modua ikertzen dabiltza

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako farmazialariak medikamentuen erabilera hobetzeko modua ikertzen dabiltza

2008/06/26 - Unibertsitatea.net

Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea dosifikatzaile sistema pertsonalizatua ekimen aitzindaria frogatzen aritu da Donostian eta Legazpin.

Sistema hau medikamentu asko hartzen dituzten pertsonei eta hauen zaintzaileei laguntzeko modu bat da. Honela, momentu bakoitzean zein pilula hartu behar duten jakiteko zailtasunak dituzten pertsonei pastilla-kutxa bat emango zaie. Bertan, 15 egunetako dosia izango dute eta hauek hartzeko maiztasuna zehaztuko zaie.

Egindako frogen emaitzak onak izan dira eta orain, programa hedatzearen egokitasuna aztertu behar dute.