Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Lan merkatura sartzen laguntzeko beka gipuzkoarrentzat

Dokumentuaren akzioak

Lan merkatura sartzen laguntzeko beka gipuzkoarrentzat

2007/07/23 - Unibertsitatea.net
Hautagaien profilaren arabera, bekaren diru kopurua 6.000 eta 12.000 euro bitartekoa izango da.

GipLan 2007-2008 Beka Programa, Kutxa eta Gaia Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Elkartearen arteko elkarlanetik sortu den diru-laguntza da.

Bekaren helburua da Euskal Herriko enpresetan lan-praktikak egiteko laguntza emanez gazte gipuzkoarrak lan-merkatuan sartzen laguntzea .

Beka eskuratzeko, Lanbide Heziketako tituluduna edo unibertsitateko tituluduna izan beharra dago. Titulazio guztiek tokia duten arren, profil teknikoa dutenei lehentasuna emango zaie.

Gehienez, 20 beka emango dira 07-08 ikasturterako eta 13 hilabeteko epea izango dute. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 13an amaitzen da.

GipLan 2007-2008 Bekaren gaineko informazio guztia HEMEN duzu.