Dokumentuaren akzioak
GIMP programa erabiliz, ikertzaile italiar batek Leonardo da Vinci gaztearen irudia aurkitu du
2010. urtean Titikaka lakuaren inguruan geoglifoak aurkitu zituen Amelia Saparavigna ikertzaile italiarrak. Atzo ezagutzera eman zenez, oraingoan 2009an aurkitu zen Leonardo da Vinciren gaztetako irudia berreskuratu du kodex zahar batetik.
Piero Angela kazetari zientifikoak, Da Vincik idatzitako txorien hegadaren inguruan kodexa aztertzen zegoela, 10. orrialdean ikusterakoan konturatu zen testuaren azpian sudur bat izan zitekeen irudi bat zegoela. Aurkikuntza RAI telebistan iragarri ondoren, ikertzaile talde batekin berreskurapen digitala lantzen hasi zen kazetaria.
Amelia Sparavigna, Torino Politeknikoko aditua, konturatu zen testua klera beltzekin idatzita zegoela eta irudia klera gorriarekin margotua. Orduan, pixel beltzak zuriengatik ordeztu zituen. Gero, pixelak eraldatu zituen ondokoen kolorea hartu zezaten eta GIMP erabiliz, lortutako irudia Leonardo da Vinci agurearen autorretratuari gainjarri zion. Parekotasunak hainbeste izanik: ahoa, sudurra, begien arteko distantzia... aurkitutako gaztearen irudia, Leonardo da Vincirena zela baieztatu dute.
Edozeinek eskura duen programa informatiko batekin, urteetan gordeta egon den misterioa argitu du ikertzaile italiarrak.