Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Azkorri hondartza mundu mailako geologia-estratotipo izango den asteburuan erabakiko da

Dokumentuaren akzioak

Azkorri hondartza mundu mailako geologia-estratotipo izango den asteburuan erabakiko da

2009/09/24 - Unibertsitatea.net

Getxon ostiraletik igandera Nazioarteko Estratigrafia Batzordearen nazioarteko bilkura egingo da. Bertan, Getxoko Gorrondatxe hondartza (Azkorri izenez ezagunagoa) mundu mailan geologia-estratotipo izateko hautatua izango den edo ez erabakiko da besteak beste.

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ikerketa talde batek hondartzan azaleratzen den arroka multzoa aurkeztu du estratotipo izendatzeko hautagai moduan. Arroka hauek duela 50 bat milioi urte kokatu ziren itsas ingurune sakonean eta hori dela eta Eozenoari dagozkion Ypresiar eta Lutetiar estai geologikoen arteko muga aztertzeko erreferente izatea nahi da.