Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Geoparkeen Europako Astearen 8. edizioa maiatzaren 23tik ekainaren 10era egingo da

Dokumentuaren akzioak

Geoparkeen Europako Astearen 8. edizioa maiatzaren 23tik ekainaren 10era egingo da

2018/05/22 - Unibertsitatea.net
Ondarearen kontserbazioaren inguruan kontzientzia piztea du helburu. 8. edizioa da aurtengoa.

Euskal Kostaldeko Geoparkearen balioak ezagutzera emateko Geoparkeen Europako Astea egingo da bihar hasi eta ekainaren 10era bitartean.

Ondarearen kontserbazioaren inguruan kontzientzia piztea du helburu 8. edizioak eta horretarako geoturismo, hezkuntza eta zientziaren dibulgazio-ekimenak antolatu dira Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Aurten antolatutako ekintzak publiko zabalari eskainiak eta doakoak izango dira: hitzaldiak, zinema, tailerrak, ondare kulturala ezagutzeko bisita gidatuak, “Originala edo erreplika?” erakusketaren inaugurazioa... Egitarau guztia hemen kontsultatu daiteke: Geoparkeen Europako Astea 2018 (PDF).

Ekimena Europan gaur egun dauden 71 geoparkeetan egingo da aldi berean.