Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Geomatika eta Inteligentzia espaziala" jardunaldia

Dokumentuaren akzioak

"Geomatika eta Inteligentzia espaziala" jardunaldia

2017/11/14 - unibertsitatea.net
UEUk eta GISLANek antolatu dute, Geografia Informazio Sistemek -eta oro har geoteknologiak- dituzten aplikazio eremu ezberdinak ezagutu eta ezagutzera emateko asmoz. Topaketa azaroaren 17an egingo da Donostian, Tabakalerako Hirikilabs gunean. Donostiako Udalak babesten du.

UEUk eta GISLAN kooperatibak “Geomatika eta Inteligentzia espaziala 2017” jardunaldia antolatu dute azaroaren 17rako Tabakalerako Hirikilabs gunean. Donostiako Udalaren babesa ere izango du topaketak.

GIS akronimoarekin ezagutu ohi diren Geografia Informazio Sistemak eta horren aplikazioez arituko dira ostiralean. GISak mapa eta datu baseen bidez aldagai ezberdinak adierazi eta aztertzeko sistemak dira. Duela gutxi arte alor oso espezializatuek erabili izan dituzte lizentzia kostuak medio. Azken urte hauetan, ordea, Software librearen garapenarekin, oso alor ezberdinetan aplikatzeko aukera ireki da. Osasun azterketetan, biologia zien geologiako azterketetan, arkitektura eta hirigintzan zein udaletako zerbitzu sozialetan erabiltzen dira. Izan ere, lurraldearen gainean  ia edozein aldagai adierazi daiteke.

GISak katalogaziorako tresnak ere badira eta lurraldearen gaineko edozein elementu katalogatu dezakegu nahi adina ezaugarri kontuan hartuta (errepide baten zabalera, lur mota, eguneroko trafikoa, …).

Geoteknologietako arlo desberdinak landuko dituzte jardunaldian eta kasu praktikoek ere euren lekua izango dute. Mikel Ayestaran Olano Gislan kooperatibako lehendakariak eman digu jardunaldiaren nondik norakoen berri.

 

Egitaraua

8.45-9:15 HARRERA ETA DOKUMENTAZIO BANAKETA

09:15-09:30 HASIERAKO EKITALDIA

  • Iñaki Alegria (UEU)
  • Mikel Ayestara (Gislan)

09:30-10:00 HITZALDIA: Geoteknologia aplikatuaren joerak. Victor Olaya

10:00-11:30 GEOATARIEN AURKEZPENA: Datu espazialak hornitzen dituzten plataformak Euskal Herrian

  • IDENA eta GEOPORTAL.FR. Mikel Ayestaranek azalduta
  • GEOEUSKADI (Eusko Jaurlaritza). Xabier Garitano
  • B5m (Gipuzkoako Foru Aldundia). Juan Mari Celihueta

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00-13:00 MAHAINGURUA: Datu Espazialen Azpiegituren oraina eta etorkizuna

  • GEOEUSKADI (Eusko Jaurlaritza). Xabier Garitano
  • B5m (Gipuzkoako Foru Aldundia). Juan Mari Celihueta

Moderatzailea: Mikel Ayestaran

13:00-14:00 TAILERRA: R softwarea: mapen bisualizazioa eta parametro estatistikoen kalkulua. Bilbao Data Lab. Gorka Kobeaga

14:00-15:00 Bazkaria

15:00-17:30 KASU PRAKTIKOEN AURKEZPENA

1. Hirien iraunkortasuna: ‘www. auzoak.eus’ (Gaindegiak Gasteizko Udalarentzat garatutako hirien iraunkortasunerako adierazle sistema). Julen Landa (Gislan)

2. GIS azpiegitura korporatiboak: inteligentzia espaziala udalen kudeaketan: Hernaniko arrakasta kasua. Mikel Ayestaran (Gislan)

3. Angelu, Baiona, Miarritze eta Bidarteko terrazen bidezko espazio publikoaren okupazioa. Hélène Larralde (AUDAP)

4. Airbnb efektua Donostian: Ibai Zabaleta Urrosolo (Tabakalera-Hirikilabs)

5. UDALMAPeko datuen bisualizazioa mapa dinamikoen bidez. Gorka Kobeaga (Bilbao Data Lab)

6. Geoprozesamenduaren bitartez saguzarrentzako habitat potentzialen predikziorako GIS modeloaren aurkezpena. German Velayos (UPV-EHU)

17:30-17:45 ONDORIOAK ETA AGURRA